2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aldaketa, 0-3 urtekoendako ikastetxean diru premiak dituzten ikasleei jantokirako diru-laguntza emateko udal ordenantzan. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2016ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen artikulu batzuk aldatzea, Garesko 0-3 urtekoendako ikastetxean diru premiak dituzten ikasleei jantokirako diru-laguntza emateko udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko da Garesko 0-3 urtekoendako ikastetxean diru premiak dituzten ikasleei jantokirako diru-laguntza emateko udal ordenantzan, eta aldatutako artikuluen behin betiko testua emanen da argitara.
Garesen, 2016ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1601311