30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Ordenantza, Merkataritza ez egonkorra arautzen duena.
Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2016ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Garesko merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsita egonen da Garesko merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantza.

Garesen, 2016ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1601308