2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hasiera batez onestea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen
Erakunde Autonomoaren 2016ko Plantilla Organikoa
Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri da, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoan (Oliveto Kondearen etorbidea 4, 2. solairua), 2016. urteko Plantilla Organikoa, Iruñeko Udalbatzak 2015eko abenduaren 22ko Osoko Bilkuran hasiera batez onetsia. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1601327