2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Hautetsien 2016ko ordainsariak
Orisoaingo Udalak, 2016ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal honetako Alkatetzarendako kalte-ordain bat ezartzea Udalaren ordezkari gisa organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik. Nafarroako Gobernuak 2016. urterako ezarritako zenbatekoaren baliokidea izango da, 4.196,43 euro egiten duena.
Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Orisoainen, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.
Iragarkiaren kodea: L1601221