2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Aurrekontuko 2/2015 aldaketa. Hasierako onespena
Orisoaingo Udalak, 2016ko urtarrilaren 27an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2015 aldaketa (kreditu transferentzia) 2015eko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2009 Foru Legeak eguneratua, delako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko interesa duten herritarrek aztertu eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Orisoainen, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.
Iragarkiaren kodea: L1601220