2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Udal bulegoetako 2016ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa
Alkatetzaren otsailaren 1eko 52/2016 Ebazpenaren bitartez, udal bulegoetako langileen 2016ko lan egutegia onetsi da, eta hortaz, ondoko egun hauek jaiegunak izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.
–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.
–Abuztuaren 26a: Kolerako Ama Birjina (herriko jaieguna).
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Irailaren 13, 14, 15 eta 16: herriko festak.
–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.
Baliogabeak izanen dira, 2016an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2016ko lan egutegian.
Erregistro orokorra 8:30etik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Erriberrin, 2016ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Andoni Lacarra García.
Iragarkiaren kodea: L1601230