2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noaingo “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, Noaingo “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren 2015eko ekitaldiko aurrekontuan egin aldaketaren gaineko espedientea onetsi zuen hasiera batean.
Erabaki hori 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an.
Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.
1. espedientea.
–Kreditu-gehikuntza, gastuen 1. kapituluko (“Langileria gastuak”) 3 kontu-sailetan, 7.773,03 eurokoa, 4.763,08 eurokoa eta 1.914,63 eurokoa, hurrenez hurren, baliabide lotetsietarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuak. Zenbatekoa: 14.450,74 euro.
Noain Elortzibarren, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1601217