30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen hiru espediente, aldaketak egiten dituztenak 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean.

Erabaki hori 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1. espedientea.

–Kreditu berezia gastuen 7. kapituluko (Kapitaleko gastuak) kontu-sail batean, 232.085,61 eurokoa, finantzatuko dena diruzaintzako gastu orokorretarako 232.085,61 euroko gerakinaren bidez.

2. espedientea.

–Kreditu-gehigarria gastuen 3. kapituluko (Finantza gastuak) kontu-sail batean, 55.878,58 eurokoa, finantzatuko dena diruzaintzako gastu orokorretarako 55.878,58 euroko gerakinaren bidez.

3. espedientea.

–Kreditu-gehikuntza, gastuen 2. kapituluko (Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak) kontu-sail batean, 31.206,33 eurokoa, finantzatuko dena diruzaintzako gastu orokorretarako 31.206,33 euroko gerakinaren bidez.

Noain Elortzibarren, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1601213