2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren (12.aren) 29. eta 21. artikuluetan. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren (12.aren) aldaketa.
Iragarkia 2015eko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an, eta jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.
29. ARTIKULUA ALDATZEKO PROPOSAMENA, HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN (12. ORDENANTZA)
Egungo testua
Aprobetxamendu modu horren bidez herrilurretako lurzatiak hartzen dituzten onuradunek kanon hauek ordainduko dituzte:
1.–Iharnotz:
–Lehorreko lurrak: 16,60 euro/erregu/urtea.
–Ureztalurrak: 148,20 euro/erregu/urtea.
2.–Otao:

3.–Noain:
–Lehorreko lurrak: 28,10 euro/erregu/urtea.
4.–Zulueta:
–Lehorreko lurrak:
- Kategoria, ona: 30,00 euro/erregu/urtea.
- Kategoria, oso ona: 37,00 euro/erregu/urtea.
Zenbateko horiek KPIaren arabera eguneratuko dira, urtero.
Ogasun Batzordeak txostena egin ondoren, Osoko Bilkurak aldatzen ahalko du lur mota bakoitzaren eta herri bakoitzaren kanonaren zenbatekoa.
Proposatutako testua
Aprobetxamendu modu horren bidez herrilurretako lurzatiak hartzen dituzten onuradunek kanon hauek ordainduko dituzte:
1.–Iharnotz:
–Lehorreko lurrak: 16,60 euro/erregu/urtea.
–Ureztalurrak: 148,20 euro/erregu/urtea.
2.–Otao:
–Lehorreko lurrak: 16,60 euro/erregu/urtea.
3.–Noain:
–Lehorreko lurrak:
- Kategoria, erregularra: 15,98 euro/erregu/urtea.
- Kategoria, ona: 28,10 euro/erregu/urtea.
4.–Zulueta:
–Lehorreko lurrak:
- Kategoria, ona: 30,00 euro/erregu/urtea.
- Kategoria, oso ona: 37,00 euro/erregu/urtea.
Zenbateko horiek KPIaren arabera eguneratuko dira, urtero.
Ogasun Batzordeak txostena egin ondoren, Osoko Bilkurak aldatzen ahalko du lur mota bakoitzaren eta herri bakoitzaren kanonaren zenbatekoa.
21. ARTIKULUA ALDATZEKO PROPOSAMENA, HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN (12. ORDENANTZA)
Egungo testua
(Herritarrendako lehentasunezko esleipena)
Herrilurretako lurzatien onuradunek kanon hau ordaindu beharko dute, aprobetxamendu modu horretan:
1.–Iharnotz:
–Lehorreko lurrak: 12,58 euro/erregu/urtea.
–Ureztalurrak: 89,85 euro/erregu/urtea.
2.–Otao:
–Lehorreko lurrak: 12,58 euro/erregu/urtea.
3.–Noain:
–Lehorreko lurrak: 21,30 euro/erregu/urtea.
4.–Zulueta:
–Lehorreko lurrak:
- Kategoria, ona: 22,73 euro/erregu/urtea.
- Kategoria, oso ona: 28,04 euro/erregu/urtea.
Zenbateko horiek KPIaren arabera eguneratuko dira, urtero.
Ogasun Batzordeak txostena egin ondoren, Osoko Bilkurak aldatzen ahalko du lur mota bakoitzaren eta herri bakoitzaren kanonaren zenbatekoa.
Proposatzen den testua
(Herritarrendako zuzeneko esleipena)
Herrilurretako lurzatien onuradunek kanon hau ordaindu beharko dute, aprobetxamendu modu horretan:
1.–Iharnotz:
–Lehorreko lurrak: 12,58 euro/erregu/urtea.
–Ureztalurrak: 89,85 euro/erregu/urtea.
2.–Otao:
–Lehorreko lurrak: 12,58 euro/erregu/urtea.
3.–Noain:
–Lehorreko lurrak:
- Kategoria, erregularra: 12,58 euro/erregu/urtea.
- Kategoria, ona: 21,30 euro/erregu/urtea.
4.–Zulueta:
–Lehorreko lurrak:
- Kategoria, ona: 22,73 euro/erregu/urtea.
- Kategoria, oso ona: 28,04 euro/erregu/urtea.
Zenbateko horiek KPIaren arabera eguneratuko dira, urtero.
Ogasun Batzordeak txostena egin ondoren, Osoko Bilkurak aldatzen ahalko du lur mota bakoitzaren eta herri bakoitzaren kanonaren zenbatekoa.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Noain Elortzibarren, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1600900