2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
Udalkideen ordainsariak
Muruzabalgo Udalak, 2016ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Zinegotziei honako bilkura-sari hauek ezartzea: zinegotzi bakoitzak 200 euro jasoko ditu osoko bilkura batean edo kontuen batzorde bereziaren bilera batean parte hartzen duen aldiro.
2. Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako egiazko gastuen ordainetan; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.
3. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da.
Botoa azaltzea, Fernandok eta María Jesúsek eskaturik: Azaldu dute egokia eta komenigarria ikusten dutela Udalbatzak harturiko erabakia. Baina, aldi berean, Fernandok eta María Jesúsek komenigarri ikusten dute eta uko egiten diote adostutako ordainsaria jasotzeari bilkura batean parte hartzen duten aldiro. Hortaz, Udalbatzari eskatu diote Udalaren esku-hartzea agintzeko, beraiei dagokienez, ordainketa horiek gauza ez daitezen eta, halaber, aktan jasota gera dadila, eta hala egiten da.
Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.
Muruzabalen, 2016ko urtarrilaren 1ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Valencia Garrues.
Iragarkiaren kodea: L1601231