30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2016ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta betearazpen oinarriak. Hura Martzillako Udalaren aurrekontuak, Vicente Fontán Udalaren Musika Patronatuarenak eta Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Patronatuaren aurrekontuak osaturik dago.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Martzillan, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1601375