2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Irunberriko Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura urte berean betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.
Irunberrin, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1601265