30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Oihan enkantea

Jaurrietako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

2016-2017ko mozketa plana

Lote bakarra.

–Zuhaitz mota: Ler gorria/ pagoa.

–Alderdia: Otsate.

–Kantoia: 1 d.

–Jarduketaren azalera: 4,3 ha.

–Mozketa mota: Matarrasa.

–Ler gorri kopurua: 1.024.

–Pinuaren zuraren bolumena (m³): 934.

–Pinuaren bilgarriaren / enbor txikiaren bolumena (m³) 604.

–Pinuaren bolumena, guztira (m³): 1.538.

–Pago kopurua: 307.

–Pago egurraren bolumena (m³): 130.

–Lizitatzeko hasierako prezioa: 50.000 euro (%12ko BEZa kanpo).

Lizitatzeko hasierako prezioa: 50.000 euro, %12ko hainbesteko finkoaren konpentsazioa kanpo.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, Jaurrietako Udal Idazkaritzan, 15 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (15:00ak arte). Azken eguna larunbatarekin baldin bada, epea hurrengo astelehena arte luzatuko da.

Proposamenak noiz irekiko diren: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko asteartean, 13:00etan.

Baldintza teknikoak eta administrazio baldintzen agiria interesdunen eskura daude, Jaurrietako Udal Idazkaritzan.

Jaurrietan, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1601316