30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

Alkateordearen izendapena

Itzaltzuko Udaleko alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren 2/2016 Ebazpena, otsailaren 2koa, Itzaltzuko Udaleko alkate udalburuak emana, alkateordea izendatzeko dena.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatua, ezartzen baitu alkate udalburuak libreki izendatuko dituela alkateordeak,

EBATZI DUT:

1. Maurizio Sancet Eseberri izendatzea, Itzaltzuko Udaleko lehen alkateordearen karguan aritzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpena interesdunari igortzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Itzaltzun, 2106ko otsailaren 2an.–Alkate udalurua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1601309