2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia gastuen aurrekontuan: –Kontu-saila: 1.121.622. “Udaletxeko estalkia konpontzea”, 11.500,00 euro. Onetsi den kreditu berezia finantzatuko da diru-sarreren aurrekontuan sortzen den kontu-sail berriaren kargura, ondotik azaltzen den moduan: 1.870 kontu-saila- “Diruzaintzako gerakina”; zenbatekoa: 11.500,00 euro.
Etxarren Girgillaon, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Francisco Javier López de San Román Laño.
Iragarkiaren kodea: L1601257