2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Piperotako lokalak eta mahaien, aulkien eta gainerako altzarien mailegua arautzen dituzten udal ordenantzak. Hasierako onespena
Funesko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Funesko Udalaren piperotako lokalen eta mahaien, aulkien eta gainerako altzarien mailegua arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu, Udalaren Idazkaritzan egonen baita, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Funesen, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1601300