2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Aldaketa puntuala Funesko Arau Subsidiarioetan
(antolamendu xehakatuko determinazioak). Hasierako onespena
Funesko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Aldaketa puntuala Funesko Arau Subsidiarioetan, antolamendu xehakatuko determinazioetan. Funesko Udalak sustatu du Carmelo Astrain Ulibarrena eta José Manuel Gutiérrez Cuesta, bi arkitektoek, 2016ko urtarrilean egindako txostenari jarraikiz. Xedea da indarrean dauden Arau Subsidiarioetan bi artikulu berri sartzea:
–Artikulu berri bat (39-bis) ordenantzetan, Arau Subsidiarioetan definitu gabe zeuden hirigintza aprobetxamenduaren neurketarako irizpideak kontuan hartuz.
–Beste artikulu berri bat (79-bis) sartzea Arau Subsidiarioetan, lorategiak, eraikinik gabeko espazio libreak eta horrelakoak izateko diren gune pribatuetan jarduteko baldintzak ezartzen dituena.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan espedientea haien eskura egonen baita udal bulegoetan; hori guztia 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Funesen, 2016ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1601299