30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Terrazak eta beladoreak paratzea eta erabiltzea
arautzen duen ordenantza.
Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Terrazak eta beladoreak paratzea eta erabiltzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2016ko urtarrilaren 1ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1601282