30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen 1. arauan.
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen 1. arauan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2016ko otsailaren 1ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1601254