1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
136E/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, epe bat ezartzen duena, sistema informatikoetako teknikari ofizialaren kategoriako indarreko zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribatuta dauden izangaiek egindako zerbitzuak aurkez ditzaten.
2015eko irailaren 4an, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikitako sistema informatikoetako ofizial kategoriako langileak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren mende jarri ziren eta, hortaz, bidezko da zerrenda ireki eta iraunkorrak eguneratzea.
Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 9ko 60/2015 Foru Aginduaren 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, baremazio arauak aplikatzetik ateratzen den puntuazioaren arabera jarriko dira ordenan zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribatzeko eskaerak. Aipatu foru aginduaren bidez, kudeaketa arauak onesten dira Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan izangaiak aldi baterako kontratatuak izateko zerrendetarako. Sistema informatikoetako teknikari ofizialaren lanposturako, izangaiak edozein administrazio publikotan, lanpostu horri dagokion estamentuan eta espezialitatean, egindako zerbitzuak bakarrik hartuko dira kontuan.
Azaldutakoaren ondorioz, beharrezkoa da epe bat irekitzea, indarreko zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribatuta dauden izangaiek 2014ko irailaren 30 arte egindako zerbitzuak aurkez ditzaten, data horretan egin baitzen azken eguneratzea kategoria guztietarako.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hamar egun balioduneko epea ezartzea, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, gaur egun sistema informatikoetako teknikari ofizialaren kategoriako indarreko zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribatuta dauden izangaiek 2014ko irailaren 30era bitarte egindako zerbitzuak aurkez ditzaten, Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 19ko 60/2015 Foru Aginduan aurreikusitakoaren arabera (Ikus jarraibideak eta eredua www.empleosalud.navarra.es web-orrialdean).
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.
Iragarkiaren kodea: F1601066