2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
7/2015 aldaketa 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2016ko urtarrilaren 27an, astelehenean, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7. aldaketa (Interes orokorreko obrak) 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Berriozarren, 2016ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1601325