30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Basaburua

Lan egutegia, 2016. urterako

Basaburuko Udalak, 2016ko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, onetsi zuen Basaburuko Udalaren zerbitzuko langileen 2016ko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, ostirala: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, asteazkena: Errege eguna.

–Martxoaren 24a: Ostegun Saintua.

–Martxoaren 25a: Ostiral Saintua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Uztailaren 25a, astelehena: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a, astelehena: Jasokunde eguna.

–Urriaren 12a, asteazkena: Pilareko Andre Maria.

–Urriaren 31, astelehena: Tokiko jaieguna.

–Azaroaren 1a, asteartea: Saindu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a, larunbata: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 6a, asteartea: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, osteguna: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a, astelehena: Eguberri bigarrena.

Gainera 4 jaiegun gehiago ezarri dira herriko bestak direla-eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela udala jendearendako itxiko.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Basaburuko Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 16 minutukoa izanen da, egiteko 07:00etatik 16:00etara bitarte.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:30etik 13:30era arte izanen da.

c) Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emanen dituzte, gisa honetan: gutxienez 20 eguneko oporraldi luze bat edo bi uda garaian (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) eta urtean zehar hartzeko 12 egun solte bakarrik, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean. Bestelako egoera zehatz eta ez ohikoetarako berariazko baimena beharko da.

Horrez landa, langileek 3 egun izanen dituzte beren aferetarako, alkateari aitzinetik garaiz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak eta orduka gozatzen ahal direnak.

Urte bakoitzeko oporrak urte naturalean gozatuko dira edo hurrengo urte naturaleko urtarrilaren 31 arte.

Langileen opor datak martxoaren 31rako egongo dira zehaztuak. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik esaten bada eta zerbitzuko beharrek hala uzten badute, aldatzen ahalko dira.

d) Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Jauntsaratsen, 2016ko otsailaren 1ean.–Alkatea Esther Lakasta perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1601251