2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Aldaketa Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuetan, UE 27 lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena
Azagrako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuak aldatzeko espedientea, UE 27 unitateko lurzatiaren itxituren ezaugarriak birdefinitzeko, industrian erabiltzeko xedez, Iberfruta Muerza, SAk sustatua.
Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 79. artikuluari dagokionez 74 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.
Azagran, 2016ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L1601250