2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Ordenantza fiskalen 2016ko aldaketa. Hasierako onespena
Azagrako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ordenantza fiskaletako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe baliodunean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira.
Azagran, 2016ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L1601238