1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
10/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko zuzendariaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak ezartzen du zerbitzuetako zuzendariak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaiola haien ordezkoak izendatzea, karguak hutsik daudenean edo zuzendariak kanpoan edo eri daudenean edo arrazoi pertsonalengatik aritzerik ez dutenean.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 14ko 243/2015 Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzua zuzenean Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren menpe dagoen organo bat da.
Horrenbestez, aipatutako legearen artikulu horrekin bat,
EBATZI DUT:
1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo arrazoi pertsonalengatik aritzerik ez duenean, Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko zuzendariaren ordez haren menpeko ataletako buruak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:
a) Toki Administrazioaren Antolamenduaren Atala.
b) Tokiko Kudeaketa eta Aholkularitza Atala.
2. Ebazpen hau interesdunei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialari igortzea, argitara dadin.
Iruñean, 2016ko urtarrilaren 20an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: F1600770