30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2016ko karga-tasak

Azagrako Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

1. 2016ko zerga-tasa hauek onestea:

EIOZ: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,02.

Hirilurren balioaren igoeraren gaineko zerga (gainbalioa): %18, urte-tarte guztietarako.

J.E.Z.: 1,40, Gobernuaren tarifen gainean.

A.B.K.: %0,3246, katastroko balioaren gainean.

2. Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean egonen da harik eta Udalak, osoko bilkuran, aldatzeko erabakia hartu arte.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, bidezko ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematen da haren aurka ondoko errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2016ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1601237