30. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Araizko Udalak, 2016ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak zehazteko irekitako prozedura azterturik, Kontu-hartzailetzaren eta Idazkaritzaren txostenak izanda, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarrituta, eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertuta, Araizko Udalaren Osoko Bilkurak erabaki du:

Lehendabizikoa. Jose Manuel Zubillaga Muguerza jaun alkatea dedikazio partzialean ariko da bere karguan.

Udalarentzat 615 ordu sartuko ditu urtean, lanegunetan banatuta; 12,5 ordu aste bakoitzean, alegia. Ordutegia karguaren premietara egokituko da.

Bigarrena.–Alkatetzaren lansarietarako honako hau finkatu da: 7.787,52 euro urtean, hamabi hilabetetan ordainduta.

Hurrengo urteetan zenbateko hori handituko da, Nafarroako Foru Komunitatean kontsumoko prezioen indizeak duen gorakada portzentualaren hein berean; zein urtetan igoko den, haren aurreko urteko urtarriletik abendura artekoa kontuan hartuta.

Hirugarrena.–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari eskatuko zaio bertan sarrera eman diezaiola Jose Manuel Zubillaga Muguerza alkateari.

Laugarrena.–Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuotaren ordainketa.

Bosgarrena.–Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeagatik, bilkura-sari hau finkatu da, erabateko dedikazioa edo partziala ez dutenentzat:

Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkura bakoitzean parte hartzeagatik: 55 euro.

Gehienez ere, kide anitzeko organoen hamabost bilkuretan parte hartzeagatik jasoko du bilkura-saria Udalbatzako kide bakoitzak.

Seigarrena.–Karguan aritzean sortzen diren gastuen kalte-ordainak agiri bidez frogatu beharko dira. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, 0,35 euro ordainduko dira kilometro bakoitzeko.

Zazpigarrena.–Erabaki hau aditzera ematea, aldez aurretik Udaletxeko iragarki oholean jarriz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Araitzen, 2016ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L1601310