2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AITZOAIN
1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2015eko aurrekontuko 1. aldaketa.
GASTUAK:
1-453-60101 kontu-saila. Barrakoi bat eraistea eta zoladura egokitzea: 13.636,70 euro.
DIRU-SARRERAK:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 13.636,70 euro.
Aitzoainen, 2016ko otsailaren 2an.–Udalburua, Javier Aguinaga Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1601303