1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
94/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Santiago Alemán Carrica jauna Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Inbentario Orokorraren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak emandako txostena, izendapenaren aldekoa, jasotzen du espedienteak.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Santiago Alemán Carrica jauna, Nafarroako Gobernuko funtzionarioa, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Inbentario Orokorraren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Ondare Zerbitzuari, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2015eko abenduaren 10ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1601599