2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Añorbeko Udalak, 2015eko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Añorben, 2015eko abenduaren 2an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1517013