2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE-PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Beireko eta Pitillasko Udalen zerbitzuko langileak edukitzeko Borondatezko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2015eko azaroaren 4ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko plantilla organikoa. Onespen hau 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16an, eta inork ez du aurkeztu haren aurkako alegaziorik. Horregatik, behin betiko onetsita dago. Hona hemen plantilla organikoaren laburpena:
Lanpostuen zerrenda
Lanpostua: idazkaria. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa: %45; Nafarroako Gobernua-Sindikatuak: %2; 2007ko KPIa finkatzeko osagarria: %3,72. Sarbidea: VII. titulua (TAFL).
Lanpostua: administrari-ofiziala. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Osagarriak: diru-zaintzakoa: %45; Nafarroako Gobernua-Sindikatuak: %2; 2007ko KPIa finkatzeko osagarria: %3,72; mailakoa: %12. Sarbidea: OL
Funtzionarioen izenen zerrenda
Idazkaria: José Javier Remírez Ganuza Casado. Administrazio egoera: jardunean.
administrari-ofiziala: María Cruz Bravo Erdociáin. Administrazio egoera: jardunean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Pitillasen, 2015eko abenduaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Francisco Arrazubi Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1516938