3. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Enkantea, pinuaren oihan aprobetxamendua esleitzeko
Costera de la Sal, Hoya de Valdetor, Paco del otro lado
eta Valmayor alderdietan

Esako Udalak, Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuak behar bezala baimenduta, ohian aprobentxamendurako 1.702 m³-ren enkantea eginen du, gutun-azal itxiaren bidez, (658 m³ enbor txikia eta 1.044 m³ enbalajea). 25.372 euroan baloratua dago, BEZa kanpo.

Aprobetxamenduaren xedeko masak 15,4 hektareako azalera dauka, udalerriko hermendian, “Costera de la Sal”, “Hoya de Valdetor”, “Paco del otro lado” eta “Valmayor” alderdietan.

Eskaintzak udal honen bulegoetan aurkeztuko dira (René Petit karrika, 9), 2016ko urtarrilaren 29ko 12:00etara arte, beranduenez.

Proposamen ekonomikoak 2016ko otsailaren 8an irekiko dira, 14:00etan, jendaurreko ekitaldi batean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Esako Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura, baita Nafarroako Kontratazioen Atarian argitaraturik ere.

Esan, 2015eko abenduaren 18an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1517102