3. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Udalaren, “Virgen del Portal” zahar etxearen eta “Fernando Calahorra” musika eskolaren 2016ko tasak, prezio publikoak eta zergak, baita egutegi fiskala ere. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2015eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Alesbesko Udalean, “Virgen del Portal” zahar etxean eta “Fernando Calahorra” musika eskolan 2016ko ekitaldian indarra izanen duten prezio publikoak, tasak, kargak, zergak eta kontribuzioak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2015eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1517084