3. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2016ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2015eko abenduaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Urrotz-Hiriko Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udaleko Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork bakarrik ere aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta aginduko da diru-sarreren eta gastuen kapituluen arabera xehakaturik argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrotz-Hirian, 2015eko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1517098