2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
2016ko ekitaldiko zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak Onespena
Urrotz-Hiriko Udalak, 2015eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki du:
1. 2016ko ekitaldirako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak onestea. Halaber erabaki du azken horiek ezartzen eta ordenatzen dituzten ordenantza fiskal eta ordenantza orokorrak.
2. Erabaki hau hamabortz egun baliodunean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuta, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2016ko ekitaldirako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Urrotz-Hirian, 2015eko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Pedro María Martínez Juango.
Iragarkiaren kodea: L1517093