3. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Udalkideen diru-esleipenak

Untzueko Udalak, 2015eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, udalkideen konpentsazio ekonomikoaren eta/edo ordainsariaren gaineko araubideari buruz:

1. Zinegotzien kalte-ordainen eta bilkura-sarien araubide ezartzea, ondoko kalte-ordainak ezarriz zinegotzientzat, alkatea eta alkateordea kanpoan utzirik, Udalaren osoko bilkuretara joateagatik: 200 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.000 euro zinegotzi bakoitzeko.

2. Alkateari eta alkateordeari ezartzea, ordainsari gisa, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren zenbatekoari (10.500 euro, gutxi gorabehera) zinegotziek gehienez jaso beharrekoa (1.000 euro x 3 zinegotzi = 3.000 euro) kentzearen ondoriozko zenbatekoa, eta zenbateko hori alkatearen eta alkateordearen artean erdibana banatuko da. Hortaz, 3.750 euro gutxi gorabehera da horietako bakoitzeko.

3. Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako egiazko gastuen ordainetan; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

4. Diru kopuru horiek urtero eguneratuko dira, azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legearen 7. artikuluan ezarrita dagoenari jarraikiz, haren bidez ezartzen baitira Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula 2015etik 2016ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako, eta orobat horren legezko aldaketei jarraikiz.

5. Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitaratzeko.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Untzuen, 2015eko abenduaren 18an.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1517014