2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZURRUN
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Ultzurrungo Kontzejuak, 2015eko abenduaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ultzurrunen, 2015eko abenduaren 22an.–Kontzejuko burua, Oscar Razkin Larrayoz.
Iragarkiaren kodea: L1517230