2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Udalkideen konpentsazio ekonomikoa
Olorizko Udalak, 2015eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, udalkideen konpentsazio ekonomikoaren araubideari buruz:
1. Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea, kalte-ordain hauek onetsi baitira udalkideentzat ondoko kontzeptuengatik:
–Informazioko edo barneko batzordeetara eta alderdi politikoen bilkuretara joateagatik, non ez den hara joatea beste modu batean ordaintzen: 80 euro saio bakoitzeko.
–Udalaren osoko bilkuretara joateagatik: 80 euro saio bakoitzeko.
–Kide anitzeko udal organoen edo beste entitate batzuen bilkuretara joateagatik, non ez den hara joatea beste modu batean ordaintzen: 80 euro saio bakoitzeko.
2. Alkateari, halaber, 4.800 euroko kalte-ordaina ematea urtero.
3. Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako egiazko gastuen ordainetan; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.
4. Ondoko gehieneko zenbatekoak ezartzea, udalkideek kontzeptu hauengatik oro har jaso beharrekoak:
–1.200 euro urtean zinegotzi bakoitzeko.
–6007,87 euro urtean alkatetzarako, eta zenbateko hori doituko da Nafarroako Gobernuak urte bakoitzerako ematen duen diru-laguntzaren gehieneko mugara.
5. Diru kopuru horiek urtero eguneratuko dira, azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legearen 7. artikuluan ezarrita dagoenari jarraikiz, haren bidez ezartzen baitira Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula 2015etik 2016ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako, eta orobat horren legezko aldaketei jarraikiz.
6. Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitaratzeko.
Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Oloritzen, 2015eko abenduaren 18an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.
Iragarkiaren kodea: L1517015