2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Xehetasun azterlana Artzaintsa Jainkotiarraren kaleko 9an
Behin betiko onespena
Antsoaingo Udalak, 2015eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana, Carlos Ibarrola Pérez arkitektoak prestatua eta Artzaintsa Jainkotiarraren kaleko 9an dagoen eraikineko jaben elkarteak sustatua, higiezinean igogailua paratzeko.
Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoak bere ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2015eko abenduaren 23an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1517228