2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
2016ko ekitaldirako lan egutegia
Odietako Udalak, 2015eko abenduaren 16an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2016ko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a, ostirala: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a, asteazkena: Errege eguna.
–Urtarrilaren 18a, astelehena: San Anton (herrian jai).
–Martxoaren 24a: Ortzegun Saindua.
–Martxoaren 25a: Ortzirale Saindua.
–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.
–Uztailaren 25a, astelehena: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a, astelehena: Jasokunde eguna.
–Urriaren 12a, asteazkena: Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 1a, asteartea: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a, larunbata: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).
–Abenduaren 6a, asteartea: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a, osteguna: Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 26a, astelehena: Eguberria.
Gainera 4 jaiegun gehiago ezarri dira herriko bestak direla-eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Herriko Etxea jendearendako itxiko.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
–Odietako Udaleko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.302 izanen da eta honela banatuko da:
–Eguneko lanaldiak, orokorrean, 6 ordu iraunen du, 08:30etik 14:30a arte, astelehenetik ostiralera.
–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etatik 13:30ak arte izanen da.
Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2016rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.
Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2016rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.
Erripan, 2015eko abenduaren 16an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1517018