3. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NARBARTE

Auzolanari buruzko ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Narbarteko Kontzejuko Batzarrak, 2015eko urriaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Auzolana arautzen duen ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, gutxienez, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, ordenantzako aldaketa hori behin betikoz onetsitzat joko da eta haren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Narbarten, 2015eko abenduaren 18an.–Kontzejuko burua, Javier Arretxea.

Iragarkiaren kodea: L1517140