3. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo Zahar Etxeko 2015eko aurrekontuko
1. eta 2. aldaketak. Behin betiko onespena

2015eko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2015eko aurrekontu orokorrean 1. eta 2. aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2015 aldaketa aurrekontuan

GASTUAK:

–Kreditu gehikuntza:

3. kapitulua: 411,01 euro gehiago.

Gastu goititua, guztira: 411,01 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, diru hau egiten duena: 411,01 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 411,01 euro.

2/2015 aldaketa aurrekontuan

GASTUAK:

–Kreditu berezia:

2. kapitulua: 954,00 euro gehiago.

6. kapitulua: 3.257,54 euro gehiago.

Kreditu berezien aldaketa, guztira: 4.211,54 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, diru hau egiten duena: 4.211,54 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.211,54 euro.

Miranda Argan, 2015eko abenduaren 11n.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1517010