3. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2015eko abenduaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat.

Larragan, 2015eko abenduaren 18an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1517029