2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Ordenantza fiskalen 2016ko aldaketa. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2015eko abenduaren 17an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen, aho batez:
1. Hasiera batean onestea ondoko ordenantza fiskalak aldatzea, eta, bereziki, haietan tarifei buruz aritzen diren artikuluak:
5. ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena (5. artikulua).
6. ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, zorupe eta hegalkineko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.
2. Gainerako ordenantzetako eta arau fiskaletako edukia edo tarifak ez aldatzea.
Aipatu ordenantza fiskaletako aldaketei buruzko espedienteak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Larragan, 2015eko abenduaren 18an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1517024