191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Berriozarko Udalaren beharrak direla eta, haur eskolako garbitzaileak eta jantokirako laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko zerrenda osatzeko deialdia

Berriozarko Udalak, alkatetzaren 2017ko abuztuaren 22ko ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

–Berriozarko Udalaren beharrak direla eta, haur eskolako garbitzaileak eta jantokirako laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko zerrenda osatzeko deialdia.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.berriozar.eus webgunean eta Berriozarko Udaletxean (Euskal Herria plaza 1, Berriozar).

Berriozarren, 2017ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Raul Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1711118