29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

DONOSTIAKO MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA
UDAL ERAKUNDE AUTONOMOA

Lan poltsak sortzeko oinarriak

Musika eta dantzako hainbat espezialitatetako irakasleen lan poltsak sortzeko prozesua arautzen duten oinarriak argitaratu dira 2016ko urtarrilaren 21ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, baita Erakunde Autonomoaren eta Udal Eskolen artean nahiz Musika Eskola Pribatuekin izenpetutako lankidetzarako hitzarmen markoak ere. Halaber, lankidetza hitzarmen horiek izenpetu dituzten erakundeen zerrenda osoa argitaratu da; erakunde horiek hitz eman dute beren lan eskaintzak aipatutako lan poltsa horien bitartez kudeatuko dituztela.

Hitzarmen hau izenpetu duten Nafarroako erakundeen zerrenda ondorengo hau da: Bera.

Prozesu honetan parte hartu nahi dutenek hogeita hamar egun naturaleko epearen barruan aurkeztu beharko dituzte beren eskaerak, 2016ko urtarrilaren 22tik kontatzen hasita. Deialdi honekin loturiko iragarkiak Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola Udal Erakunde Autonomoaren iragarkien taulan eta www.donostiaeskola.eus Eskolaren webgunean argitaratuko dira.

Donostian, 2016ko urtarrilaren 15ean.–Kudeatzailea, Mikel Mate Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: P1601367