29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-P-298

696 ENS Viveros Elizaldek lur azpiko uren aprobetxamendua eskatu du, Aragón Subordán ibaiaren ezkerraldean dauden hiru putzutik ura hartzeko, Ribalagua alderdian (6. poligonoa, 493., 495. eta 496. lurzatiak), Zangozan (Nafarroa), 0,875 hektareako azalera (landare mintegiak, 6. poligonoko 493., 495. eta 496. lurzatietan) ureztatzeko, eta horretarako 9.880 m³-ko bolumena eskatzen dute urtean, eta 0,586 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean.

Lurrazpiko Uren Erregistroan inskribatutako hiru aprobetxamendu bateratzeko xedea du (b atala, hurrenez hurren, 2. liburukia, 193. orria, 27. liburukia, 175. orria eta 17. liburukia, 61. orria); horietarako baimen administratiboa eskatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko abenduaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1601421