29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-164

Víctor Ayensa Sierrak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Víctor Ayensa Sierra.

Xedea: txakurren haztegirako, hautaketarako eta albaitaritzako klinika bateko instalazioetako hondakin uren isurketarako baimena ematea.

Ibilgua: Las Navas hustubidea (Ebro ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Tutera (Nafarroa).

Isurketak 820 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta honela araztuko da: jarraian paratutako hiru hobi septikok osatutako sistema, 7 m³-ko gaitasuna duena, eta legarrezko iragazkia.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko urtarrilaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1600992