29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-752

Gardeko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Gardeko Udala.

Xedea: Gardeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ezka ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Garde (Nafarroa).

Isurketaren gehieneko bolumena urtean 30.000 m³-koa dela kalkulatzen da; Imhoff tanke batean tratatuko da (dekantagailua-digestorea), eta ondoren jarraian dauden hiru mailak osatutako hezegune artifizial batean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko urtarrilaren 20an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1600991