29. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-875

Txulapaingo Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Txulapaingo Udala.

Xedea: Aristregiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Zuastiko erreka.

Isurketa eginen den udal mugapea: Txulapain (Nafarroa).

Isurketaren gehieneko bolumena urtean 1370 m³-koa da, eta 50 h/e-rako diseinatutako Imhoff tanke batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1600989